SALMENTA BALDINTZA OROKORRAK

 

  • SALMENTA BALDINTZA OROKORREN APLIKAZIO EREMUA

Hemengo salmenta baldintza orokorrak gure merkantziak erabilera profesionalarentzat erosten ez dituzten bezero guziei aplikatzen zaizkie, baldintzarik gabe, eta erresalburik gabe.

Baionako Merkataritza Ganberan matrikulatua den EZKEXA konpainiak editatu du gunea.

Ondoko salmenta baldintza orokorrek bi alderdien eskubideak eta betebeharrak definitzen ditu gunearen bidez egindako salmenten esparruan.

Eskaera egiteko eta jarraitzeko beharrezkoak diren pauso guztiak arautzen ditu.Hori dela eta EZKEXA enpresak, eta bestalde gure produktuen eskaera bat gauzatu nahi duten pertsonek osatzen dute.

Salmenta hitzartutzat hartuko da eskaera onartu dugun egunean berean. Data hori baino lehen, hemengo salmenta baldintzak eroslearen esku eman dira, kontsumoaren L. 113-3 artikuluak dioenari jarraikiz.

Eskaera orok berekin dakar hemengo baldintza orokorrak osoki onartzea, zeinak edozein beste baldintzari nagusitzen baitzaizkio, salbu hitzarmen idatzi batean finkatuak direnei.

Enpresak hemengo salmenta baldintzak noiznahi aldatzeko eskubidea atxikitzen du. Aplikagarriak izanen dira, bezeroak manatzea ontzat emanen duen momentuan, webgunean indarrean izanen diren baldintzak.

 

  • JABETZA ERRESALBUA

Produktuak jabetza erresalbuekin salduak dira. Produktuen jabetza atxikitzen dugu, erosleak prezioa, bai printzipala eta bai interesak, osoki ordaindu arte. Ordainketa oso eta egiazkoak erran nahi du txekeen eta kanbio letren kobratzea.

Data hori arte, jabetza erresalbuko klausulak oski indarrean segitzen du. Erosleak itzuli beharko ditu eskuratu baina ordaindu ez dituen merkantziak. Hitzartu epean ez baldin bada ordaindua eta ordaintzera behartzeko ohar bat emaitzarik gabe gelditu eta 48 orenen buruan, merkantziak berriz hartzen ahalko ditugu eta salmenta zuzenbide osoz bukatua izanen da. Ordaindu diru kopuruak guretzat geldituko dira, kalte ordain gisa.

Hemengo jabetza erresalbuko klausulak ez du kentzen saldu produktuen arriskuak eskuz aldatzen direla, produktuak eskuratu orduko. Eroslea engaiatzen da, prezioa osoki ordaindu arte, guk produktuak berehala eskatzearen penan, produktuak ez aldatzera, ez sartzera, ez berriz saltzera eta ez bahi ematera.

 

  • PREZIOA – ORDAINTZEA

5-1 Prezioak Salmentaren berezkoak diren baldintza zehatzetarik kanpo, saldu produktuen prezioak eskaeraren egunean indarrean den tarifakoak dira. Prezio horiek, eskaeraren datan, finko eta behin betikoak dira. Legezko monetan adieraziak dira.

5-2 Ordaintzeko moldeak Baldintza berezietan zehazki aitzinetik ikusi bertze moldeetarik kanpo, salmentako prezioa eskaera mementoan ordaintzekoa da:

– Banku txartelez: ordainketa molde seguruan egiten da, Société Générale bankuko ordainketa plataformaren bidez. Bezeroa, automatikoki, bere bankuko ordainketa plataforma segurtatura igorria da. Banku txarteleko datuak enkriptaturik ibiltzen dira, harremanen konfidentzialtasuna segurtatuz.

– Txekez: txekea postaz igorri behar da, Irouleguy Distribution hartzailearen izenean.

Salgaien eskura ematea ez da egiten ahalko bezeroak zor dituen diru kopuru osoak, zergak barne, benetan kobratu baino lehen. Faktura bat igorriko da bezeroak adierazi fakturazio helbidera.

 

  • ESKAERA

Bezeroak manatu nahi dituen produktuak hautatzen ditu, interneten bidezko saltegian, eta nahi dituen kantitateak ezartzen ditu bere saskian. Manatzea bururaino eramateko, kontua sortu beharko da edo, kontua jada sortua baldin bada, kontuan konektatu beharko da. Gero, bezeroak behar diren datuak eman beharko ditu, salgaien eramateko, fakturatzeko eta pagatzeko.

Bezeroaren ardura da manatzearen baieztapenean idatziak diren argibideak zuzen direla egiaztatzea. Bezeroak akats bat ontzat ematen baldin badu, enpresa ez da erantzuletzat hartzen ahalko. Manatzeen automatikoki erregistratzeko sistemak balio du manatzearen izaeraren, edukiaren eta dataren froga gisa.

Bezeroak onartzen du badakiela hemengo salmenta baldintzei buruzko bere adostasunak ez duela eskuz idatzi sinadura beharrik. Sinadura elektronikoari buruzko 2000ko martxoaren 13ko legeari jarraikiz, bezeroak «klik bikoitz» baten bidez izenpetu eskaera-orri oro onarpen ezin ezeztatua da, eta ezin da dudan ezarri. Bizkitartean, bezeroari galdegiten zaio hala ere gure salmenta baldintzen onartzea, lauki bat markatuz. Beraz, bezeroak bere manatzea behin betiko ontzat emanen du, lauki hori markatuz eta «ordaindu» botoian klik eginez. Bezeroak adierazten du aipatu kontratuaren terminoetan engaiatzeko ahalmen juridiko osoa duela.

Enpresak atxikitzen du prezioak noiznahi aldatzeko eskubidea, baina salmentaren mementoan aipatuak izanen diren tarifen erabiltzera engaiatzen da, data horretan eskuragarri baldin badira. Webgunean ageri diren prezioak eurotan adieraziak dira eta zergak barne (TTC) ulertu behar dira.

Posta bidezko salmenta eskaintza baten ondotik egin manatze ororen kasuan, erosleak 14 egun baditu gibelera egiteko, epea salgaia eskuratu den egunean hasirik. Bere xedea idatziz adierazi beharko du, eskuratze agiria duen gutun artamendatu baten bidez. Erosleari gibel egiteko agiri estandarizatu bat igortzen zaio, manatzea baieztatzen duen e-mail baten bidez. Eskaera egin ondoan, bezeroak 14 egun gehiago baditu salgaiak guri itzultzeko. Itzultzeko gastuak bezeroaren gain dira. Dirua atxikiko da salgai guziak errezibitu arte, edo salgaiak zinez gibelera igorriak izan direlako froga errezibitu arte.

 

  • ESKURA EKARTZEKO EPEA

Segurtatzen dugu salgaiak eskura ematea gehienik 20 eguneko epean. Frantzian egindako eskaerentzat, garraio gastuak eskaintzen ditugu 75 €-ko erosketatik goiti. Europan egindako eskaerentzat 99 €tik goiti izanen delarik.

EZKEXA ez da erantzuletzat hartzen ahalko, manatzea ez gauzatzearen arrazoia bezeroarengatik, kontratutik kanpoko hirugarren partaide batengatik, aitzinetik jakin ezineko gertakari batengatik edo ezinbesteko kasu batengatik gertatu baldin bada.

 

 

  • PRODUKTUEN GARRAIATZEA ETA ESKURATZEA

Kasuaren arabera, gure biltegietan edo saltegietan hartzen dituelarik, edo bere egoitzan eskuratzen dituelarik, erosleak eskuratzean egiaztatu behar du, eskuratzen dituen produktuak eskatu dituenak direla eta ez dutela ageriko akatsik. Merkantzien erreferentziak, kantitateak eta kalitatea kontrolatu behar ditu bereziki, bai eta eskaera orriaren araberakoak direla.

Ekartzeko egunean ageriko akatsik baldin bada edo ekarri produktuak ez badira erosleak eskatutakoak, engaiatzen gara ekarri produktuen ordez eskatu produktuak ekartzera.

Ez badira berdin-berdin ordezkatzen ahal, erosleak hautatzen ahalko du, edo aipatu produktuen saria berriz eskuratzea, edo kalitate bereko produktu batzuen bidez ordezkatuak izatea. Garantia horrek ez ditu asuratzen ez-ohiko erabilerak edo ez-ohiko biltzeko moldeak ekar ditzakeen akatsak. Produktuen berriz hartzeak eta produktu berrien ekartzeak sor ditzakeen gastuak osoki gure gain dira.

 

  • GARANTIA – ORDEZKATZEA – ERANTZUKIZUNA

Saldu produktuak akats gordeen legezko garantiak asuratzen ditu, Kode Zibileko 1641 artikuluari jarraikiz. Aipatu artikulu horrek dio: “Saltzaileak saldu gauzaren akats gordeen garantiara behartua da, saldu gauza nahi den bezala ezin erabilia delarik, edo erabilera hori hainbertze ttipitua delarik, akats gordeengatik, Erosleak ez zuela erosiko, edo prezio merkeagoa eskainiko zuela, ezagutu balitu”.

Kode Zibileko 1644 artikuluari jarraikiz, erosleak hautua badu: gauza hori itzul dezake eta prezioa berriz eskura dezake edo gauza atxik dezake eta prezioaren parte bat, adituek trenkatua, berriz eskura dezake.

Gure erantzukizuna ez da bilatzen ahal, gure produktuen ohiz kanpoko erabilerarengatik gertatu kalte batengatik, edozein izanik ere.

 

  • AUZIBIDEAK – AUZITEGI ESKUDUNA

Hitzartzen ditugun salmenta guziak frantses legearen menekoak dira. Horrela da, funtsezko arauentzat eta formazko arauentzat.