EZKEXA markaren diseinuek ezohiko ikuspegi artistikoa 
zabaltzen dute bai eta euskal nortasuna
aintzinera ematen ere.

Kotoi organizko kamisetak

Gure kamisetak kotoi organikoarekin eginak dira, OCS Blendek segurtatuak.

Serigrafia Euskal Herrian egina

Gure diseinuak Itsasun pentsatuak dira serigrafia Biarritzen egina delarik.

2 egunetan bidalia

2 egunetan bidaltzeko indarra egiten dugu.

Gure filosofia

EZKEXA-k (KarrikaStyle) itxuraz amankomunean deus ez duten 2 unibertso batzen ditu, entitate berri eta bereizezin bat sortuz.

 

Karrika : lurralde baten nortasunaren hiri-ikuspegia.

EZKEXA-k ironia baliatzen du bere diseinuetan eta Shangai Itsasuri lotzen du, baita Daft Punk txistuari edo Black Panters-ak bertsolaritzari. Kontrastea bultzatuz, folklorea alde batean utziz, EZKEXA-k euskara eta kultura aldarrikatzen ditu bere jantzietan eta bere tribua mugaz gain zabaltzeko asmoa du.

 

Style : unibertsala eta berezia izan dadila.

Berezia, jantzietan agertzen diren kontzeptuak bezalakoak, 2 sortzaileek asmatutakoak. Marka ingurumenaren errespetuan oinarrututakoa da (kotoi berziklatua eta biologikoa). Izan ere, bertakoak diren sorkuntza, serigrafia eta azken ukituen prozesu baten bidez lortutako emaitza da.

 

EZKEXA-k itxurak berrasmatzen ditu eta kanpoko eta bertako streetwear-ak elkartzen ditu.